Itsaslabarrak itsasotik inguratzen

60 

Aukera ona izan daiteke jende berria ezagutzeko, edo zure senideekin gozatu eta lasaitzeko, Getxoko kostaldea itsasotik begiratzen duzun bitartean.

Belaontzi batean izandako esperientzia honi esker, nabigatzeko oinarrizko teknikak ikasteaz gain, freskagarri bat hartu, eta eguraldi ona egiten badu, itsas zabalean bainatzeko aukera ere izango duzu.

- +

Deskribapena

Getxon daukagun amarraduratik abiatzen gara. Itsasoko bizitzara hurbiltzeko modu ona da belaontzi baten oinarrizko erabileran trebatu nahi direnentzat, edo besterik gabe itsasoaz gozatzen tarte ona igaro nahi dutenentzat, isilean nabigatuz.

Itsasartetik irtetean barruko Abra, hango hiribilduak eta jauregiak, Zugatzarteko pasealekua eta abar ikusiko ditugu. Eremuko arkitekturak eta Bizkaiko goi-burgesiaren bizilekuak bidaiaria harrituko dute, XX. mende hasierako jauregitxo ugari daudelako.

Ondoren, Algortako Portu Zaharra, Ereagako hondartza eta Arrigunaga ikusiko ditugu. Puntu Galearaino helduta, ekialdera begira, Gorrondatxe Aizkorri hondartza eta Sopelan dagoen Barinatxe hondartzeko itsaslabar handiak daude. Denbora azkar igarotzen da hemen. Aperitibo bat hartu dugu itsasontzian, eta maniobratzeko eta porturantz itzultzeko unea da. Daukagun lasaitasun sentsazioa luzaroan izango dugu lurrean ere bai.

OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.

Baldintzak

Baldintzak

PREZIOA: 60 € pertsonako.

ORDUTEGIA: Goizez 4 ordu, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da. Kapitaintzaren eraikina.

DATAK: Uztaila, abuztua eta iraila (larunbat guztietan). (Eguraldiaren arabera).

EDUKIERA: 7 pertsona + patroia.

HONAKOAK BARNE: Patroia/gidaria, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Barne hartzen dira erregaia, porturatzea, amaierako garbiketa eta edaria itsasontzian.

EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer. Janari arina ematea gomendatzen da.

GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.

Back to top