Dastaketa gastronomikoa Bilboko itsasadarrean

79 

Turismoa egitea eta nabigatzea atsegin badituzu, hona hemen gurekin Bilboko itsasadarretik gora igotzeko aukera, 12 metroko belaontzi batean. Itsasontzi hau Getxoko Abrako Kirol Portuan dago eta 8 bidaiarirentzako gaitasuna dauka.

Euskal produktuen dastaketa ona egiteko aprobetxatuko dugu.

Esperientzia horren kategoria PREMIUM da BASQUETOURen

- +

Deskribapena

Baldintzak

Bilboko historia deskubritzea, itsasadarrean belaontzi batean nabigatuz, aukera paregabea da oso denbora laburrean Bizkaiko kulturara hurbiltzeko, parte hartzeko eta murgiltzeko.

Getxoko kirol portutik edo Santurtziko portutik abiatuko gara, itsasorantz. Neguriko badiara iritsiko gara eta bertan jauregiak eta jauntxoen etxeak ikusiko ditugu, burdina-meategien eta Bizkaiko Labe Garaien jabeek behinola izan zuten aberastasun ekonomikoaren erakusgarri.

Bilboko itsasadarraren bokaleraino helduko gara. Hor, hamabi arraunketa-talde baino gehiago daude, beraz, Nerbiotik igarotzean ziur asko baten bat entrenatzen ikusiko dugu. Kirol honek jarraitzaile sutsuak dauzka Euskal Herrian. Balearen ehizan du jatorria: talaietatik balearen bat ikusten zutenean, denak irteten ziren hura harrapatzera, eta trainerurik azkarrena zen arrantzaren zati onena ateratzen zuena.

Bizkaia Zubi ikusgarriaren azpitik igaroko gara. Eiffel dorrearen antzeko ingeniaritza-lana da, azken 123 urtean itsasadarraren bi aldeak lotu dituena eta Gizateriaren Ondare dena.

Bien bitartean, txakolin eta antxoa bikainak dastatuko ditugu, Arabako Errioxako ardo onduarekin, jatorri-deitura duen gaztarekin.

Geure ibilbidean, garabi erraldoien artean, antzinako garaietara bidaiatuko dugu. Behinola, Bilboko itsasadarraren bi aldeetan, Santurtzitik Bilbora, Erandiotik eta Sestaotik, hainbat ontziola zeuden, arrantzontziak, merkataritza-ontziak eta gerra-ontziak ere egiten dituztenak. Eta itsasontzi horietako batzuk oraindik ere mundu zabaleko itsasoetan barna dabiltza.

Itsas Museoraino heltzen da gure bidaia, Euskalduna Jauregitik, Deustuko Unibertsitatetik, Iberdrola dorretik eta Guggenheim Museotik metro gutxi batzuetara. Horien artean San Mames futbol-zelai berria nagusitzen da.

Itsasadarreko jaitsieran cava goxoa edo patxaran bat edango dugu, euskal goxoki tipikoekin.

OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.

Baldintzak

PREZIOA: 79 € pertsonako. Gutxienez 4 laguneko taldea (Kontsultatu tarifak eta erabilgarritasuna beste aukera batzuetarako).
(Kontsultatu taldeak)

ORDUTEGIA: 4 orduko iraupena, baina marearen arabera alda daiteke.

TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da.

DATAK: Urte osoko asteburuak eta jaiegunak (eguraldiaren arabera).
(Kontsultatu beste data batzuk).

EDUKIERA: 7 pertsona + patroia

HONAKOAK BARNE: Patroia, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Erregaia, porturatzea eta azken garbiketa ere barne hartzen dira.
Dastaketa ere barne.
También incluye la cata.

EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.

GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.

Back to top