Deskribapena
Neguriko etxe handi eta ikusgarriak; Bizkaia Zubia argiztatuta; Getxoko eta Portugaleteko paseoak, farolak piztuta; Labe Garaietatik geratzen dena, “La Naval”; Erandio, Zorrotza eta Olabeagako erribera misteriotsu eta bereziak, Itsas Museoa eta Euskalduna Jauregia. Han ziaboga eman eta afari gozoa hartuko dugu. Gure gastronomiako ohiko produktuez eginda dago. Gero, itsasadarretik jaitsi eta 24:00etan lehorreratuko gara, Getxoko Kaian berriro. Bidaiariak eremuko tabernetan dagoen giro onez gozatzen jarraitu ahalko du, edo Portu Zaharrerantz, Algortarantz edo Areetarantz joan.
Baldintzak
Baldintzak
PREZIOA: 110 € pertsonako. Gutxienez 6 laguneko taldea (Kontsultatu tarifak eta erabilgarritasuna beste aukera batzuetarako).
ORDUTEGIA: 20:00etan:
TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da.
DATAK: Erreserbatu behar da (Eguraldiaren arabera).
EDUKIETA: 7 pertsona + patroia
HONAKOAK BARNE: Patroia, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Erregaia, porturatzea eta azken garbiketa ere barne hartzen dira.
EZ DIRA BARNE HARTZEN: Zehaztu gabeko edozein kontzeptu.
GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.