Deskribapena
Txango honek bidea ematen du gure geografiako itsas herriak eta kaiak ezagutzeko, ikuspegi desberdin batetik, belaontzi batetik, eta, beraz, paisaiaren edertasunaz guztiz gozatzeko.
Gutxi gorabeherako ibilbidea: Getxo – Bermeo/Lekeitio – Getxo.
OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.
Baldintzak
Baldintzak
PREZIOA: 250 € pertsonako. Gutxienez 4 laguneko taldea (Kontsultatu tarifak eta erabilgarritasuna beste aukera batzuetarako).
ORDUTEGIA: Irteera larunbatean, 11:00etan, eta itzulera igandean, 20:00etan.
TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da. Kapitaintzaren eraikina.
DATAK: Eskatzen denean, 4 lagun baino gehiagoko taldeentzat.
EDUKIERA: 7 pertsona + patroia
HONAKOAK BARNE: Patroia/gidaria, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Barne hartzen dira erregaia, porturatzea, azken garbiketa, eta ostatua, guztiz hornituta dauden belaontziaren kabina bikoitzetan.
EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.
GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa. Lo-zakua edo izarak; zurruna ez den bagaje-poltsa.