Kostaldea astebetean

KONTSULTATU PREZIOA

Astebete nabigatzen belaontziz beste ikuspegi batetik.

Iraupen desberdineko (5 edo 7 egun) bi itsas bidaia egiteko aukera dago.

Deskribapena

Esperientzia paregabea eskainiko dizugu Euskal Kostaldea, hango kultura, arrantzarako tradizioak eta gastronomia ospetsua ezagutzeko. Hori guztia belaontzi batean.

Gutxi gorabeherako ibilbidea:
Getxo – Bermeo – Lekeitio – Mutriku – Zumaia – Getaria – Donostia/San Sebastián – Pasaia – Hondarribia* – Donibane Lohizune.

* 5 eguneko ibilaldian Hondarribitik itzultzen da.

OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.

Baldintzak

Condiciones

PREZIOA: 550 € pertsonako (5 egun) / 750 € pertsonako (7 egun). Gutxienez 6 laguneko taldea (Kontsultatu tarifak eta erabilgarritasuna beste aukera batzuetarako).

ORDUTEGIA: Erreserba egin behar da.

TOKIA: Irteera eta helmuga Getxoko Kirol Portuan edo Real Club Marítimo El Abra-Real Spotting Club klubean izango da.

DATAK: Eskatzen denean, 4 lagun baino gehiagoko taldeentzat.

EDUKIERA: 7 pertsona + patroia

HONAKOAK BARNE: Erregaia, patroia-gidaria, asegurua, garbiketa, zergak eta ostatua guztiz hornituta daude belaontziaren kabina bikoitzetan.

EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.

GOMENDIOAK:Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa, lo-zakua edo izarak; zurruna ez den bagaje-poltsa.

Back to top