Paseoa Game of Thrones telesailaren agertokietatik

640 

Game of Thrones telesailaren zalea zara? Telesaileko eszena zirraragarrienak non filmatu ziren ezagutu nahi al duzu? Bilbon bazaude, ez galdu aukera paregabe hau, izan ere, telesailean agertzen diren hondartzetatik paseo bat eman ahal izango duzu itsasontziz.

Eta eguraldiak laguntzen badu, itsas zabalean bainatzeko aukera ere izango da.

Paseoa beharrezkoak diren erosotasun guztiekin hornituta dagoen itsasontzi batez egingo dugu, ahalik eta atsegina izan dadin.

Horrez gain, edaria barne hartzen dugu, paseoan zehar goza dezazun.

- +

Deskribapena

Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta Abrako badian barrena sartuko gara eta Getxoko Ereaga, Arrigunaga, Azkorri nahiz Barinatxe hondartzak eta Sopelakoak ikusiko ditugu, baita telebistan Dragonstone-en kokaleku izan diren itsaslabarrak ere.

Barrikako Muriola hondartzan amaituko dugu txangoa eta, eguraldi ona egiten badu, itsaso zabalean igeri egin ahalko duzu ere bai. Ibilbidean, agertokietatik igaro ahala, azalpenak emango dizkizue gure patroiak, xehetasun bat ere ez dezazuen galdu.

OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.

Baldintzak

Baldintzak

PREZIOA: 640 €. Itsasontzi osoa, ez pertsona bakoitza.

ORDUTEGIA: 8 ordu, ostegunetik igandera, 10:00etatik 18:00etara.

TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da.

DATAK: Urte osoan. Erreserba egin behar da.

EDUKIERA: 11 pertsona + patroia

HONAKOAK BARNE: Patroia/gidaria, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Barne hartzen dira erregaia, porturatzea, amaierako garbiketa eta edaria itsasontzian.

EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.

GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.

Back to top