Bizkaia Zubia belaontzi batetik ikustea

370 

Bilboko itsasadarraren paisaia beste ikuspegi batetik ezagutu nahi duzu? Zatoz gurekin eta erakutsiko dizugu.

Paseoa Beneteau Oceanis 373 itsasontzian egingo dugu. Ontzia 11 luze da, eta beharrezkoak diren erosotasun guztiekin hornituta dago, bidaia ahalik eta atseginena izan dadin. Horrez gain, edaria barne hartzen dugu, paseoan zehar goza dezazun.

Gutxi gorabehera 4 orduko bidaia da.

- +

Deskribapena

Bilboko itsasadarra igarota, Bilboren iragan industriala eta lekurik interesgarriena ezagutuko dituzu, gizadiaren ondarea den eta itsasadarraren bi ertzak lotzen dituen Bizkaia Zubiaren azpitik igaroko gara. Aurten bere 125. urteurrena da.

Horrez gain, Bizkaia industrialeko beste leku berezi batzuk ere ikusteko aukera izango dugu, hala nola Bizkaiko altzairu-fabrika, ontziolak, Itsas Museoraino heldu arte. Hor, lehorreratu eta gaur egungo Bilbo ikusteko aukera izango dugu, oinez.

Baldintzak

PREZIOA: 370 €. Itsasontzi osoa, ez pertsona bakoitza.

ORDUTEGIA: 4 orduko iraupena, ostegunetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da.

DATAK: Erreserbatu behar da (Eguraldiaren arabera).

EDUKIERA: 11 pertsona + patroia

HONAKOAK BARNE: Patroia/gidaria, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Barne hartzen dira erregaia, porturatzea, amaierako garbiketa eta edaria itsasontzian.

EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.

GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.

Back to top