Deskribapena
Baldintzak
Getxoko kirol portutik abiatuko gara. Neguriko badiara iritsiko gara eta bertan jauregiak eta jauntxoen etxeak ikusiko ditugu, burdina-meategien eta Bizkaiko Labe Garaien jabeek behinola izan zuten aberastasun ekonomikoaren erakusgarri.
Itsasadarraren bokalera iritsiko gara. Han Bizkaia Zubi ikusgarria dago, Eiffel dorrearen antzeko ingeniaritza-lana, azken 125 urtean itsasadarraren bi aldeak lotu dituena eta Gizateriaren Ondare dena.
Geure ibilbidean, garabi erraldoien artean, antzinako garaietara bidaiatuko dugu. Behinola, Bilboko itsasadarraren bi aldeetan, Santurtzitik Bilbora, Erandiotik eta Sestaotik, hainbat ontziola zeuden, arrantzontziak, merkataritza-ontziak eta gerra-ontziak ere egiten dituztenak. Eta itsasontzi horietako batzuk oraindik ere mundu zabaleko itsasoetan barna dabiltza.
Gure bidaiak aurrera jarraitzen du, besteak beste leku hauetatik: Itsas Museoa, San Mames futbol-zelai berria, Euskalduna Jauregia, Deustuko Unibertsitatea, Iberdrola dorrea eta Guggenheim Museoa.
Zenbait zubitatik igarotzen jarraituko dugu, hala nola Salbe eta Calatrava, Udalera heldu eta amaitzeko, Erriberako merkatua.
Han buelta eman eta Getxora itzuliko gara berriro.
Bilboko itsasadarrak dozena erdi traineru-talde baino gehiago hartzen ditu bere baitan, eta bertatik nabigatzen dugunean litekeena da haietakoren bat ikustea entrenatzen. Kirol honek arrakasta handia Euskadin.
OHAR GARRANTZITSUA: Itsasoko ibilbideak malguak eta aldagarriak dira, eguraldiaren arabera. Patroia da egunero ibilbidea erabakitzen duena, eta irteera bertan behera utzi ahal du, segurtasun arrazoiak tarteko.
Baldintzak
PREZIOA: 330 €. Itsasontzi osoa, ez pertsona bakoitza.
ORDUTEGIA: Goizez 4 ordu, 10:30etik 14:30era, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Hala ere, marea kontuan hartu beharko dugu.
TOKIA: Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta helmuga bertan egongo da.
DATAK: Urte osoan. (Eguraldiaren arabera).
EDUKIERA: 6 pertsona + patroia
HONAKOAK BARNE: Patroia, guztiz hornitutako ontzia, asegurua, zergak. Erregaia, porturatzea eta azken garbiketa ere barne hartzen dira.
EZ DIRA BARNE HARTZEN: Gosariak, bazkariak, afariak, eta aipatu ez den beste ezer.
GOMENDIOAK: Eguraldiaren araberako janzkera gomendatzen dugu: bainujantzia, esku-oihala, eguzki-krema, zola beltza ez daukaten kirol-oinetakoak, eta hotzerako arropa.